Antolatzaileek ez dute nahi musika egitarauak itzal egin diezaion hitzaldi zikloari, eta horregatik erabaki dute lehen-lehenik eztabaida gunearen programazioa ematea. Noam Chomsky filosofo estatubatuarrak, bestek beste, bideokonferentziaz hitzaldia eskainiko du aurtengo EH Zuzenean jaialdian. Ekainaren 27tik 29ra burutuko da Lekornen. Antton Lanesek eman dizkigu xehetasunak.