Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Saioa Alkaizak idatzi dizkigu bertsoak, Kataluniako prozesuari jarriak. Eta katalanez ere abestu digu Anek, ederki gainera! Mila esker bikote!