Musika jaialdiak, tailerrak eta ikastaro terapeutikoak ere eman izan dituzte Lanetik Egina musika elkartetik. Hendaian finkatua dagoen elkarteak mugaz gaindi lan egiten du, besteak beste, egun hauetarako antolatu duten Txingoodi Paradise jaialdiak erakusten duen bezala. Gaur Hendaian eta bihar Donostian ospatuko da jaialdia. Baina horretaz gainera, beste hainbat ekimen ere antolatzen dituzte urtean zehar, guri atentzioa eman digu txalaparta teraupetikoa oinarri hartuta egin duten lanketak. Mattin Sorzalberek eman dizkigu xehetasunak.