35 urte dira Basaizea elkarteak lehen Nafarroaren Eguna antolatu zuela Baigorrin. Ordutik, urteroko hitzordu garrantzitsua bihurtu da Nafarroa Behera zein Nafarroa Garaiko herritarrentzat baina baita Euskal Herri osotik bertaratzen diren ehunka herritarrentzat ere. Etorkizunari baikortasunez begiratzeko arrazoiez gainera, kezkatzeko motiboak ere aipatu dizkigu Basaizea elkarteko Ihintza Bidartek.