la fotoBertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaur ordea, ezin izan du gurekin egon Anek eta bere ordez bi artista gerturatu zaizkigu, esan eta egin! Ekain Zubizarreta gitarran eta Ion Telleria ahotsean, Maddi Sarasuak idatzitako bertsoei zuzeneko musika jarriz. Izugarria! Eskerrik asko kuadrilla!