Duela bi urte Igartza saria irabazi ostean berriki kaleratu du Danele Sarriugarte idazle eta gure kolaboratzaileak “Erraiak” liburua, bere lehen eleberria. Bikote haustura mingarri bat abiapuntu duen kontakizunak, tonu ironiko eta zuzena erabiltzen du harremanetatik haratagoko kritika sozial zorrotza egiteko.