Iluntasunaren izenean aritzen garela pentsatuko dute hainbatek. Heavy metala beltz kolorekoa da neurri handi batean, eta talde askok kolorea musikara bideratzen dute. Gogortasuna, malenkonia, ezkortasuna, … Baina bada argirik. Melodia oso garrantzitsua da metal musikan. Burdinola saioan entzun duzuen nobedadeen hautaketak asko du aipatu dugunetik: Insomnium, Lacuna Coil, Steel Panther, Epidemia, Kartzarot, Ingravitö, Meltdown, F.P.V., …