Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakaslearekin hitz egin dugu, euskararen bueltan genero ikuspegitik hausnarketa eginez. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin.