Hirugarren aldiz heldu diogu txorien gaiari, eta oraingoan, txori jakin bati: txantxangorria. Gure artean oso ezaguna eta aski maitatua da papar gorridun txoritxoa, eta hala ageri da gure kantagintzan ere. Itoizen “Hegal egiten” sonatuaz gain, kopla zahar batzuetan ere ageri da: “Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxua dela mediante, txepetxa preso sartu dute”. Koplen hainbat bertsio dira ezagunak. Zein da zurea?