Bueltan da Ane Arruti bere gitarra hartuta eta ohi bezala bere musika eta ahotsaz “bertso musikatuen” atalaz gozatzeko aukera izan dugu. Hala egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Leitzako bertso eskolako lagunek idatzi dizkigute bertsoak. Ikasturte amaierarako sorpresa prestatzen ari garela ere aurreratuko dugu. Mila esker guztioi!