Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako metal arloko 100.000 langileren lan baldintzak, baita soldatak ere, blokeatuta daude lan hitzarmena ez baita berritu. LAB sindikatuaren esanetan patronalak sektorea desregulatu nahi du. Egoera aldatu eta konpontzeko proposamena osatu du sindikatuak eta gaur Lakuako gobernuari eraman dio, iritzita, uneotan negoziazio kolektiboak dimentsio politikoa duela, eta Lakuak bere jarrera argitu behar duela.