Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Sakabanaketa politikak 25 urte bete dituela eta, gai hori eta batik bat sakabanaketak senideengan duen eragina islatzen duten argazkiekin “Zu ikusteko bidean” liburua kaleratu zuen Garaialdek. Bertatik ateratako hiru argazki izan ditugu hizpide.