Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Nekane Zinkunegik idatzi dizkigu bertsoak; Nafarroako agintariez, hauteskunde kanpainako zentsuraz eta dispertsioaz, besteak beste. Mila esker bikote!