Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, Google-ek hartutako azken erabakiaz hitz egin dugu berarekin, YouTube zerbitzuko RSS bidezko jarioak eten izanaz. Google-ek bere labirintoan sartu nahi gaituela eta, bertatik ateratzeko gomendio batzuk ere eman dizkigu Juliok.