Gizonkeritik gizonera biluzten dira “Ez gara Palestinaz ari” ikuskizunean Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak. Beste behin ere erakutsiko dute hori bihar Zarauzko Putzuzulo gaztetxean 19:00etan eskainiko duten emanaldian. Ondoren maskulinitateei buruzko eztabai foroa izango da Zarauzko TOKA! gizon taldeak antolatuta. Azken honetako Josu Villanuevarekin eta Ander Lizarralderekin hitz egin dugu.