Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Okela Sormen Lantegira egin dugu jauzi ondoren. Diziplina ezberdinetako hiru artista euskaldunek osatzen duten espazio kolektiboa da, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. Bertan, Okelako kideen ibilbide artistikoa garatzeaz gain, kolektiboki eskaintza kultural bat burutzen da. Euskal arte garaikidea ardatz izanik, pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio den espazio irekia da, topaleku eta elkargunea. Arte eragileen eta herritarren arteko elkarlankidetza eta harreman eremuak eskainiko dituena.Jarraian, dei “erdi ezkutuak” egin ditugu (kar, kar, kar): haiek ezer jakin gabe azterketak ate joka dituzten hainbat ikaslerekin jarri gara harremanetan, azken egun hauetan bizitzen ari diren komerien berri jasotzeko. Aupa gazteak, animo!