Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan, Julen Azpitarte izan dugu eta musika proposamena egitearekin batera “Pop Pilula” ekimenaren bigarren fanzinea aurkeztu digu. Musika proposamenari dagokionean, Dream Syndicate talde estatubatuarraren melodiak ekarri dizkigu. Ardo koparekin topa eginez irribarretsu amaitu dugu “When you smile” kantuarekin. On egin!