Ekaineko ADITU DUZU? saioan Irati Iciar, UEUko Udako Ikastaroko arduraduna elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: gazteentzako auzolandegiak, oroimenaren funtzionamendua, Lurraldea eta Hizkuntzari buruzko MOOc ikastaroa, matematikaren garrantzia, ikus-entzunezkoak eta gazteak eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.