Igande honetan ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen. Txinkorta eskolatik herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara, zahar zein gazte eta horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute. Eskola txikiek herriaren nortasunean eta hizkuntzaren eta kulturaren trasmisioan duten garrantzia nabarmendu digu Iban Muñoa Bidania-Goiatzeko guraso elkarteko kideak.