la fotoIdentitateak, desira aukerak, elkarbizitza eta familia unitateak ardatz hartuta, genero sexu sistemak gure egunerokoan zer nolako eragina duen hausnartzeko tresna da “Arrakala” egitasmoa. Topatuk eta Bilgune Feministak elkarlanean egindako ekimena gaur arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Ondoren, herri eta auzoetara zabaldu nahi dute eztabaida. Ekimenean buru belarri dabiltzan Iraitz Salegi eta Ane Elortzarekin hitz egin dugu.