Rap elektroniko doinuekin dator Goienetxe Anaiak taldea “Lekuz estu” bere azken lanarekin. ZKHren hitz eta rapeoak DJ Biguriren estilo ezberdinetako baseekin nahasiz sortutako emaitza da. Etxean egindako lana da eta euren web orritik jaitsi daitekeena, batik bat, zuzenekoetarako prestatu duten lana. Ekaitz Astiz abeslariak eta taldeko letra egileak eman dizkigu xehetasunak. A capella ere kantatu digu letra bat. Eskerrik asko!