brasilAktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Argazki Press-eko Jagoba Manterolarena. Brasilera begira jarri gara lehenik. Munduko futbol koparen harira fabelak eta bertako errealitatea argazkien bidez erakutsi duten hainbat argazkilari aipatu dizkigu, tartean, Sebastian Salgado. Baina hurrutira joan gabe pobrezia ere bada gurean; Nafarroako egoeraz mintzatu gara baita ate joka ditugun San Ferminetaz ere.