San Juan jaien hasierarekin emango diete agurra Hernaniko Gazte Olinpiadei. Apirilaz geroztik herriko hamaika kuadrilla batu ditu hitzorduak jolas eta bestelako ekimenen jiran. Herriak biziberritu eta bestelako aisialdi ereduen alde orain hiru hamarkada sortu ziren Herri Olinpiadek ibilbide gora beheratsua izan dute. Hernariren kasuan, orain lau urte berreskuratu zituzten eta gazte talde indartsuak ekin dio antolakuntzari. Horietako birekin hitz egin dugu, Ander Larretxea eta Uxue Monterorekin.