Parisko auzitegiak Ibon Fernandez Iradik pairatzen duen esklerosi anizkoitza dela eta, defentsak eskatutako zigor suspentsioaren epaia atera du. Bertan onartzen da gaixotasuna kartzelarekin ez dela konpatiblea. Baina askatasuna lortzeko baldintzak ezartzen zaizkio presoari. Batetik, Estatu Frantsesean bizitzeko debekua kentzea, eta bestetik Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea. Lehen baldintza hori beste auzitegi batek erabaki behar du. Baliteke ezezkoa ematea auzitegi horrek, eta hori horrela, gaurko ebazpenak balioa galduko luke. Baldintza horiek ikusita, sententzia bera kontraesankorra da Maritxu Paulus Basurko abokatuarentzat. Gainera honek Fernandez Iradiren askatasuna gutxienez urtebete luza dezakeela ohartarazi du. Noski, pairatzen duen gaixotasuna dela eta, denbora guzti honek zuzenean eragingo dio Lasartearraren osasun egoerari.