Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin, mobilizazioen inguruan politikariek duten jarreraz. Ondoren, Karena crowfunding plataforma ezagutu dugu, ekainaren 18an auzolan egitasmoak finantzatzeko sortua. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta ekonomia etikoaren aldeko mezu motibatzaileak eskaini dizkigu.