Info7 irratian “Obabako Testiguak” saioa egiten duten lagunek Obaba Fest jaia antolatu dute uztailaren 3an Donostiako Doka Kafe Antzokian. Horrela, amaiera eman nahi diote arrakasta handia izan duen saioari, baita kulturaren jiran dabiltzan lagunen topaleku bihurtu ere gau horretan kafe antzokia. Oso Fan, Xabier Montoia, Perlak eta Las Tea Party Dj´s taldeek joko dute. Kepa Matxain eta Danele Sarriugartek eman dizkigute xehetasunak.