Langileak haserre daude, kezkatuta eta lanez gainezka. Osakidetzan ezarri dituzten murrizketen aurka mobilizazio egutegia prestatu dute sindikatuek eta gaur arratsaldean manifestazio jendetsua burutu da Bilbon. Edurne Agirre LAB sindikatuko Osakidetzako arduradunarekin izan gara, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun sistema publikoan bizi den egoera hobeto ezagutzeko.