Uholdeek arazo larriak eragin ditu bereziki Ipar Euskal Herrian. Abereak desagertuta, kalte material larriak, eta ondoriorik okerrena: 84 urteko gizonezko bat hil dela Izuran. Nafarroa Garaian aldiz, Baztanen izan dira ondoriorik kaltegarrienak. Metro bateko garaiera ere hartu baitu urak ibilbidetik irten denean. Egoeraren berri eman digute Irulegi Irratiko Bernadett Argainek eta Xorroxin Irratiko Joseba Otondok.