Uztaileko ADITU DUZU? saioan Maider Sagredo, Emaus Fundazioko kidearekin izan gara solasean agroekologiari buruzko jardunaldiaren inguruan. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: haurrak zergatik diren egozentrikoak, burmuinaren funtzionamendua, unibertsitatetako klaseak, xaguzaharrak, eraikinen kutsadurari buruz eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.