Gazatik irudi izugarriak jasotzen ari gara. Israelgo ejertzitoak gutxienez 80 palestinar hil eta 500 zauritu ditu 3 egunetan eta Gazaren aurkako bonbardaketek ez dute etenik. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituarekin aztertu dugu egoera. Rekondok uste du, hala jarraituz gero, suizidio batera iritsi daitekeela Israel.