Gaur Durangon hasi eta abuztuaren 2an Bilbon amaituko da AHTaren kontrako bizikleta martxa. “Bizkaiko zortzi eskualde igaroko ditu martxa honek, eta eskualde hauetan lurraren defentsan eta egitasmo suntsitzaileen kontrako mugimenduak ezagutuko ditugu” adierazi du Mikel Alvarezek, Mugitu! mugimenduko kideak. AHTak eta gisa horretako egitasmoek jendarte eta ekonomika desoreka eragiten dutela salatu du, ez dituztela herritarren nahiak hasetzen. “Honek suposatzen duen etorkizuneko garapen eredua zalantzan jarri behar da” azpimarratu du Alvarez.