Aspaldiko eztabaida da gatazka guneetatik heldu diren argazki eta irudien tratamendua. Israelgo ofensiba dela eta irudi gogorrak ikusi ditugu egunkari, telebista eta sare sozialetak. Hilotzak, zaurituak…non dago  muga? Zer lortzen da horrelako argazkiak kaleratzerakoan? Zer nolako ardura dute bertatik zuzenean informatzen duten kazetariek? Gaiak badu zer errana. Berriako kazetari Jon Ordoñez eta Bostok Photo-ko Gari Garaialde argazkialarekin izan gara solasean.