Udako bi hilabeteak Euskal Herrian pasatzen dituzte Saharakoeta Ukraniako hainbat umek. Nerea Albisu eta Irune Lujanbiorekin hitz egin dugu gaur. Nereak Ukraniako umea du etxean, eta Irunek Saharakoa. Umeak etxean hartzeaz gain, biak ezagutzen dute umearen jaioterriko egoera, bisitan izan dira behin baino gehiagotan. Aitortu digute oso esperientzia aberasgarria dela, bai umearentzat baita familiarentzat ere, oso gomendagarria.