Bilboko konpartsek Aste Nagusiaren balorazioa egin dute. Itziar Villafañez bozeramaleak nabarmendu du “udalarekin elkarlanean jardun gara eta ez digu oztoporik jarri”. Antolatutako ekimenak arrakastatsuak izan direla azpimarratu du Villafañezek eta pozik daudela. Orain desmuntaia egin, eta deskantsatu egingo duela aitortu digu konpartsakideak.