Ohitura onak ezin galdu eta aurreko ikasturtean egin bezala oraingoan ere argazkiei begira jarriko gara tarteka. Bukatu zaizkio irratiko oporrak Bostok Photoko Gari Garaialderi eta, hain zuzen, oporren bueltan aste honetan Lantzen izandako istripua ekarri digu argazkitara. Diario de Navarra, Gara eta Diario de Noticias egunkariek gertakari berari buruz azaletara ekarri dituzten argazkiez aritu gara. Eta beste behin galdera burura: irudi gogorrak saihestu behar al dira? Non dago muga? Distantzian?