Espainiako gobernuaren LOMCE hezkuntza erreforma abian jarriko da ikasturte berriarekin batera Hego Euskal Herrian, pixkana bada ere. Honek gurean ze eragin izango duen, nola aplikatuko den eta batik bat lege honi aurre egiteko ze aukera dauden aztertu dugu LOMCEren aurka lanean buru belarri dabiltzan hezkuntza komunitateko bi eragilerekin. Gurean izan dira Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Sortzeneko Bego Bitorika.