Hausnarketa eta analisiarekin zabalduko dugu Kalegorrian saioko bigarren atala aurtengo ikasturtean ere. Ixabel Etxeberria irakaslea eta Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordea izan dira gaur gurean eta ikasturte hasierari begira jarri gara beraiekin. Ikastetxeetan martxan jarri diren erreformez gain, Ziburuko ikastolaren egoerari erreparatu diogu baita lana eta familia uztarteko politikei ere.