la foto
Ezaguna ez bada ere XVII. mendetik XX.era funtzio garrantzitsua izan zuten emakume batelariek gurean, pertsona eta merkantzia gaiak garraiatzen zituzten, horrela, herriaren ekonomiari ekarpena eginez. Haien lana gogora ekarriz eta emakumeen arrauna bultzatu asmoz egun handia bilakatu da uztailaren 31a Pasai Donibanen. Batelarien eguna ospatzen dute eta ehundik gora emakumek parte hartzen dute. Erme Pedroso Albaolako gerente eta arraunlariak eman dizkigu xehetasunak.