Ikuspegi sozioekonomikotik gogor hasi dugu ikasturtea; langabeziak gora egin du abuztuan, murrizketak nagusi gobernuen aldetik, lan istripuak, enpresen itxiera eta etenak…eta honen aurrean ekonomia feministak egiten duen hausnarketa eta batik bat proposatzen dituen alternatibak aztertu ditugu Naiz-eko kazetari Ariane Kamiorekin eta LAB sindikatuko Sonia Gonzalezekin. Horretarako, Amaia Perez Orozco ekonomilariaren azken liburua “Subversión feminista de la economia” eta honi buruz eldiario.es-en egindako elkarrizketa hartu dugu hizpide.