Hondarribiako alardearen egunean gai horixe izan dugu aztergai tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazlearekin. Hondarribi nahiz Irungo alardeen gatazkaren jatorria non dagoen aztertu dugu, zein emakume eredu bultzatu nahi den edota jaiak publikoa ala pribatua izan behar duen. Instituzioen papera ere aipatu dugu, baita alarde parekidearen aurka agertzen diren emakume gazteen jarrera ere.