Gobernu espainiarrak 2003an hartu zuen erabakiaren ondorioz, euskal preso politikoek ezin dituzte ikasketak burutu EHUren bitartez, UNEDeko aukera dute baina askoz murritzagoa da eta euskaraz ikasteko aukerarik ez du eskaintzen. Honen aurrean, Etxeratek lehentasuna eman nahi dio euskal preso politikoen ikasketa eskubideari, hala adierazi digu Etxerateko ikasketa taldeko Lurdes Rodriguezek. Ikasketak burutzeak politikoki duen garrantziaz baina pertsonalki ere egiten duen aportazioaz hitz egin digu Maitane Sagastume preso ohiak. Hogei eta bi urte egin ditu espetxean eta bertan egon den denboran bi karrera atera ditu aurrera. Aukerez eta oztopoez hitz egin dugu biekin.