Ahal izanez gero Zinemaldirako oporrak hartzen dituzten horietakoak dira tertuliakide izan ditugun hiru lagunak: egunero Zinemaldiaren berri emango digun Gaizka Izagirre, eta Bakartxo Elduaien eta Fermin Lusarreta donostiarrak. Zinemaldia nola bizi duten, eguneko zenbat pelikula ikusten dituzten edota zinemaldiko euren momentu kuttunak zein diren kontatu digute.