Espetxe zigorra eten egin diote Ventura Tome tafallarrari, gaixotasun larri eta sendaezina duelako. Hala azaldu digu Tomeren abokatu, Jaione Karrerak. Gaixo larri dauden beste presoen kasuan erabaki berbera hartu behar dela aldarrikatu du.