Horizontes Latinos sailetik, “Ciencias Naturales” filma Argentinarra ekarri digu Gaizka Izagirrek. Matías Lucchesiren lehenengo filma da. Emakume bihurtzear dagoela benetako nortasuna ezagutzeko beharra sentituko duen neska bat da protagonista. Ez daki nor den bere aita, baina aurkitzeko asmoa dauka.