Gaur goizean, Donostiako epaitegietan, Bilboko bizilagun senegaldar bat epaituko dute “top manta”-rekin lotuta. Gipuzkoako Fiskaltzak ez du 2010eko Zigor Kodeko aldaketa aintzat hartu eta delitu bezala interpretatu du egun falta baino ez dena. Arrazakeriaren kontrako elkarteek saltzaile ibiltari batentzat eskatutako zigorra “neurriz eta legez kanpokoa dela” salatu dute. SOS Arrazakeria elkarteko Patxi de la Fuentek azaldu digu kasua.