Alfonbra gorririk ez baina begirada gorriz eta ikuspegi kritikoz beteriko jardunaldia antolatu du aurten ere Kortxoenea gaztetxeak 5. Zinemaldi Alternatiborako. Espazioz aldatuta eta eskaintza murritzagoarekin baina gogoeta soziopolitikoa zabaltzeko gogoz. Bi hitzordu izango dira: gaur 19:00etan Itsasgain-en eta larunbatean 19:00etan Txantxarrekan. Markel Ormazabalek eman dizkigu xehetasunak.