Bazenekien Mirentxu Loiarte dela lehen euskal emakume zuzendaria eta 1978an egin zuela “Irrintzi” izeneko bere lehen lana? Edota “Ikuska” bere bigarren lanean Javier Agirresarobe izan zuela argazki arduradun? Zineman ere ikusezina da emakume askoren lana, horretaz zerbait badaki Iratxe Fresneda EHUko irakasle eta ikerlariak. Urteak daramatza emakumeek zineman egin duten lana aztertzen. Zinemaldia aurrera doan einean berarekin aztertu dugu emakumeek euskal zineman duten parte hartzea.