Hauteskundeak tarteko baina presio sozialak bultzatuta etorri da Alderdi Popularraren erabakia: aborto erreforma bertan behera utzi izana eta Gallardon ministroaren dimisioa. Garaipentzat jo du erabakia mugimendu feministak baina argi izanik borrokan jarraitu beharko dela abortatzeko eskubidea bere osotasunean bermatu ahal izateko. Borroka honetako protagonista izan diren hiru belaunalditako feministekin hitz egin dugu: Jone Arrazola, Oihana Lopez eta Begoña Zabalarekin.