Iñigo Iruin abokatuaren papera egiten du Unax Ugalde aktore gasteiztarrak “Lasa eta Zabala” pelikulan. Aitortu digu oso pelikula gogorra dela tortura modu esplizituan agertzen delako eta errespetu osoz aritu direla lanean bai familiarekiko eta baita sumarioarekiko ere. Pelikula honetan lehen aldiz hitz egiten dela GALen historiaz nabarmendu du eta oso aktuala dela “inpunitatea oraindik existitzen delako”. Sail Ofizialean aurkeztu izanak garrantzia handia duela uste du.