Gehiago dira palan edo raketan aritzen diren emakumeak baina badira esku pilota ere gustoko dutenak ere eta aritzen direnak. Haurtzaroan hasten dira gehienak eta nerabezaroko etenaren ostean badira berriro ere ekin diotenak. Horietako bi dira Patri Espinar eta Amaia Jaka Irurtzun. Patri, Gipuzkoako Federazioko “Emakumea pilotari” ekimeneko teknikari ere bada eta Amaiak berriki Nafarroan antolatu duten txapelketan parte hartu du. Biek uste dute emakumeen esku pilota sustatu beharra dagoela eta horretarako formulak eta moduak berrikusi behar direla.